Orona kontzertuan

Matiako egoiliarrak batxilergoko boluntarioekin

Batxilergoko ikasle batzuk Kursaalen ospatu den Orona kontzertuen 5. edizioan izan dira Matia Fundazioko hainbat egoiliarri lagunduz.

Gure boluntariotza-proiektuan sortutako harremana aprobetxatuz, Orona Fundazioak gonbidapena luzatu digu gazteak eta nagusiak kontzertuaz elkarrekin disfrutatzeko.

Zubiak izeneko ekitaldian Ainhoa Arteta, Andoni Egaña, Thierry Biscary, Eva Yerbabuena, Musikeneko Orkestra Sinfonikoa eta Kukai Dantza Taldeak musika eta dantzaren arteko zubiak eraiki zituzten.

Hemendik Orona Fundazioko lagunei gure ikasleei eskainitako aukera eskertu nahi diegu, musika eta dantzaren arteko zubiak eraikitzeaz gain, gazte eta nagusien artekoak indartzen lagundu digute-eta.