Robotika hezitzaileko doako tailerra

"Internet Eguna” dela-eta, Camp Teknologikoak gure ikasleei doako Workshow-etan parte hartzeko gonbitea luzatzen die. Tailerrak maiatzaren 19an, larunbata, ospatuko dira goizeko 10etatik 13ak arte. Bertan, nahi duten neska-mutil guztiek beren lehen robota eraiki ahal izango dute.

Overclock Axular Taldeko kideak monitoreak izango dira.

Camp Teknologikoak 8 eta 16 urteen arteko ume eta gazteentzako eremua sortu nahi du, robotika eta bideojolasen eremuetan proiektu zientifiko-teknikoak egiteko beren trebetasunak gara ditzaten, zientzia, teknologia, injenieritza eta matematikan gazteen ezagutza-maila hobetzeko asmoz.

Camp Teknologikoa maiatzaren 19an, larunbata, EUREKA! ZIENTZIA MUSEOAn, Miramoneko Parke Teknologikoan izango da.

Inskripzioak: www.camptecnologico.com