2012-13 ikasturteko beken deialdia

Ikastolako idazkaritzan 2012-13 ikasturteko bekak eskatzeko inprimakiak daude, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, DBH eta Batxilergorako.

Eskaera egin eta inprimakiak entregatzeko epea urriaren 15ean amaituko da.

Iaz bekadun izandako ikasleen aita, ama edo tutore legalak ikastolako idazkaritzatik pasa beharko du inprimakia sinatzera. Iaz aurkeztutako datuetan aldaketarik balego, eta bakarrik kasu horretan, NAren fotokopia ekarri beharko da.

Idazkaritzako ordutegia 8:00etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 18:00ak artekoa dela gogorarazten dizuegu.

Axular Lizeoko Idazkaritza