Datorren asteazkenean, abenduak 19, 11:00etatik 12:00ak arte, Donostiako udaletxeko batzar-aretoan Axular Lizeoaren 50. urteurrenaren aurkezpen-ekitaldia eta prentsaurrekoa izango ditugu.
Ekitaldiak helburu hauek izango ditu:
- 2019. urtean Axular Lizeoak 50. urte beteko dituenez, urte osoan zehar antolatuko ditugun ekintzen egitaraua ezagutaraztea.
- Gure ikastolaren historia, mugarri, irudi eta proiektuak biltzen dituen liburuaren aurkezpena.
- Urteurrenerako Iker Lauroba musikari eta ikastolako ikasle ohiak konposatutako abestia erakustea.
Hona hemen ekitaldiaren egitaraua:
- Ongietorria eta ekitaldiaren aurkezpena - Aitor Uriondo (Axular Lizeoko zuzendaria)
- Harrera-hitzak - Mikel Eguren (Axular Lizeoko lehendakaria)
- 50. urteurrenaren aurkezpena - Aintzane Tolosa eta Mattin Alijostes (Antolaketa-batzordeko arduradunak)
- 50. urteurrenaren liburuaren aurkezpena - Jesus Etxaniz (Zuzendari ohia)
- Axular Lizeoaren hasierari buruzko solasaldia - Claudio Artesano (Lehen lehendakaria)
- 50. urteurrenaren abestiaren aurkezpena - Asier Iriondo (Ikasle ohi eta musikaria)
- Abestiaren bertsio ofiziala entzungo dugu.
- Eneko Goia alkateak itxiko du ekitaldia.
Interesa duzuen ikastolako familiok eta lagunok Axular Lizeoarentzat hain berezia den prentsaurreko honetara gonbidatuta zaudete.
Aitor Uriondo (Zuzendaria)