Aurten bai! Aurten elkartuko gara.

Aurten bai! Aurten elkartuko gara.

Lelo horrekin jarri da abian, bi urteren ondoren, Oporrak Bakean haur sahararren aldi batean hartzeko programa.

Garai honetan, Aljeriako basamortuan dauden saharar errefuxiatuei orain arte ohikoak dituzten arazoei (janari eta ur eskasia, udan 55º baino gehiagoko tenperaturak, azterketa medikurik eza...), Marokoko gerra eta pandemia ere gehitu zaizkie.

Donostiako Udaleko Lankidetza sailak ahalik eta haur gehien hartu nahi ditu berriro gure hirian. Horregatik, udan bi hilabetez 8 urteko haur saharar bat hartzeko prest dauden familiak bilatzen ditu, etxean beste kide bat gehiago balitz bezala. Izena emateko epea martxoaren 27ra arte egongo da zabalik.

Hemen sakatuz kanpainaren bideoa ikus dezakezu.

Informazio gehiago jaso nahi izanez gero, deitu 943481471 telefono zenbakira edo idatzi E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..