Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2024ko martxoaren 5ean egingo da, arratsaldeko 18:00etan lehen deialdian, 18:30ean bigarren deialdian eta 19:00ean hirugarren deialdian erakundeak Donostia herriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan.
Hona hemen GAI ZERRENDA:
- Batzarraren akta sinatzeko bi bazkide izendatzea.
- Memoria, Galeren eta Irabazien Balantzea eta Kontuak irakurri eta, hala badagokio, onartzea, baita 2023ko ekitaldiko emaitza aplikatzeko proposamena ere.
- Lehendakariari eta idazkariari ahalmenak eskuordetzea, Batzar Nagusiak hartutako erabakiak formalizatu, osatu, garatu, zuzendu eta gauzatzeko, eta Kooperatiben Erregistroan behar diren izapideak egiteko.
- Kontseilu Errektoreko kide batek uko egin izanaren eta errelebo-prozesuaren berri ematea.
- Galde-erantzunak.
Donostian, 2024ko otsailaren 21ean.
Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Artezkaritza Kontseiluko Presidentea
Oharra: Bazkide guztiek eskubidea dute onartu beharreko gai-zerrendako puntuei dagozkien dokumentuak aztertzeko, dokumentazio ekonomikoa barne.