Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2026ko martxoaren 24ean egingo da, arratsaldeko 18:00etan lehen deialdian, 18:30ean bigarren deialdian eta 19:00ean hirugarren deialdian erakundeak Donostia herriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan. Hona hemen
GAI ZERRENDA:
- Batzarraren akta sinatzeko bi bazkide izendatzea.
- Memoria, Galeren eta Irabazien Balantzea eta Kontuak irakurri eta, hala badagokio, onartzea, baita 2025ko ekitaldiko emaitza aplikatzeko proposamena ere.
- Lehendakariari eta idazkariari ahalmenak eskuordetzea, Batzar Nagusiak hartutako erabakiak formalizatu, osatu, garatu, zuzendu eta gauzatzeko, eta Kooperatiben Erregistroan behar diren izapideak egiteko.
- Inbertsio planaren berri eman: 2026ko eraldaketa arkitektonikoa.
- Galde-erantzunak.
Donostian, 2026ko martxoaren 13an.
Axular Lizeoa, Koop. Elkartearen Artezkaritza Kontseiluko Presidentea.
Oharra¹: Ikastolako egokitzapen eta hobekuntza arkitektonikoen azalpen dokumentua hemen ikus dezakezue.
Oharra²: Bazkide guztiek eskubidea dute onartu beharreko gai-zerrendako puntuei dagozkien dokumentuak aztertzeko, dokumentazio ekonomikoa barne.