Axularkide II. Topaketa

Topaketaren kartela

Iaz Axularkide, ikastolako ikasle ohi, irakasle ohi eta langileon, I. Topaketa ospatu genuen Orona Ideoko areto nagusian. Bertan urtero topaketa antolatzeko konpromisoa hartu genuen eta horixe betetzera gatoz.

Aurtengo topaketaren formatua ezberdina izango da. Usurbilgo Saizar sagardotegian bertso-afaria antolatu dugu Angel Mari Peñagarikano eta Oihana Iguaran bertsolariekin.

Ekainaren 15ean 20:30ean izango da. Autobus-zerbitzua egongo da Donostiako Gipuzkoa Plaza eta Elkano kale ertzean dagoen Zabala Kafetak kafetegiaren paretik 20:00etan irten eta bertara 00:30ean bueltatuko dena.

Afariarekin batera euskal kanta liburuxka banatuko da betiko abestiez gozatzeko.

Postrean AXULARKIDE SARIA 2018 emango zaio urte askotan ikastolako zuzendaria izan den eta Axular proiekturako pertsona oso garrantzitsua den Jesus Etxanizi.

MENUA
Txorizo-pintxoa
Bakailao-tortilla
Bakailaoa tipula eta piperrekin
Txuleta
Postrea eta sagardoa

PREZIOA
Afaria bakarrik: 40€
Afaria + busa: 50€

Izena emateko bete inprimaki hau online eta sartu dirua ES1230350050700500750274 kontuan ekainaren 11 baino lehen kontzeptuan "AxularKide + zure izen-deiturak" jarriz, mesedez.

Anima zaitez!

OHARRA: Ikastolako ikasle ohi edo irakasle ohia baldin bazara eta AxularKide buletina jaso nahi baduzu, sakatu esteka honetan harpidetzeko. Eskerrik asko