Banku partekatua

Banku partekatua

Eseri al zara noizbait bankuren batean eta bertan zegoeranekin hitz egin?

MatiaZaleaketik, The Languages of Energy eta Ashokarekin elkarlanean, Banku Partekatua ekimena abian jarriko dute. 

Proiektu honen helburua adineko emakumeak aldaketa-eragile gisa ahalduntzea da, altruismo eta erruki-sare komunitarioak sortzeko espazioak eta elkarrizketak aktibatuz. Banku Partekatuak erabilera publikoko gunean identifikatutako bankuak gaitzea proposatzen du, adineko emakumeen eta komunitateko gainerako emakumeen artean giza elkarrizketak sortzeko, nahi ez den bakardadearen belaunaldien arteko arrakalari aurre egiteko. 

Maiatzaren 21etik ekainaren 7ra bitartean izango da, Matia Fundazioaren inguruan. 3 banku identifikatuko dituzte: Lugaritz plazan, Izako aparkalekuan eta Berminghameko sarreran.

Ekimen interesgarri honetan parte hartzera animatzen zaitugu.

Ekimenaren informazio osoa hemen irakur dezakezu.