Cansat Axular Estatuko finalean

Txapelketako logoa

Gaurkoan, @CanSatAxular taldeak Terueleko aireportuan Estatu mailako lehiaketan parte hartuko du. Cansat Axular Taldea Mikel Egurenek zuzendutako sei ikaslek osatzen dute. Beren erronka handia da. Freskagarri lata baten tamaina eta pisua duen satelite bat diseinatu eta eraiki ondoren, kilometro bateko altueratik botako dugu eta jausgailu batek eutsirik erortzen den artean bi misio burutu beharko ditu. Txapelketa horren talde garailea ESA-ko kide diren beste estatuetako txapeldunekin lehiatuko da.

Zorte on! Aupa Cansat Axular!

Informazio gehiagorako http://cansat.axular.org, www.cansat.es eta www.cansat.eu