Pasa den ostiralean, Donostia Eguna ospatu genuen ikastolan.
Goizean goiz, Danborrada Ofizialeko ordezkariek Victoria Eugenia Antzokian ospatutako Haur Danborradaren Aurkezpen ekitaldian parte hartu zuten. Danborrada Ofizialeko gainerako kideek Matia Fundazioaren Bermingham, Iza, Rezola eta Lugaritz zentroak bisitatu zituzten belaunaldien arteko boluntariotza programaren barruan. Bisita hunkigarria eta maitagarria izan zen, eta ikasleek eta egoiliarrek asko gozatu zuten.
Amaitzeko, arratsaldez, ikasle, irakasle eta familiek Donostia Eguna ospatu genuen ikastolan. Frontoian elkartuta, Lehen Hezkuntzako ikasleek danborrada ospatu zuten eta ondoren desfilea egin zuten auzoko kaleetan zehar. Arratsaldea Haur Hezkuntzako ikasleen ospakizunarekin amaitu genuen.
Emozioz betetako eguna izan zen guztiontzat.
Gora Donostia!