Hezkuntza-sistema funtsezko elementua da hizkuntza gutxitu baten normalizazio-prozesuan. Euskara eta euskal kultura etorkizuneko ardatz izan daitezen eta "Hezkuntzak euskara gehiago behar du" lelopean, Euskalgintzaren Kontseiluak, sinadura bilketa baten bidez, Hezkuntza Lege berriak euskara gehiago izatea bermatu nahi du.
Zuk ere euskaraz eraikitako etorkizuna nahi baduzu, egin klik hemen