Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpaina.
2013an bere ibilbidea hasi zuenetik, ekimen honekin 130.000 saski baino gehiago banatu dira Nafarroa hegoaldeko produktu bikainekin. Aldi berean, bildutako diruaren % 25 inguru honetan zigortutako euskara laguntzeko erabili da.
Aurtengo Euskarari Puzka kanpainan 3 saski egongo dira salgai:
- Saski Beltza- 50€ : Piperrak, zainzuriak, orburuak, kardua, potxak, borraka, tomatea, teilak, mahats zukua, ardo beltza, illarrak eta patxaran mantekatuak
- Saski berdea- 65€- ekologikoa: Piperrak, zainzuriak, orburuak, txitxiroak, pasta, dilista lehorrak, ardo-ozpina, tomate frijitua, sagar zukua, konbutxa tea, txokopipitak, teila eko eta haritz ardo beltza.
- Saski gorria- 75€: Ardo apartsua Rosé, ardo kriantza, ardo txuria, patxarana, mantekadak, polboroiak, txokolatezko molineritoak, zainzuriak, turroia, piperrak eta ardi gazta.
Aurten, saskiekin batera “Agertuz” karta-jokoa eskatu ahalko da, 5€ gehiago ordainduz.
Esteka honetan , saskiko produktuak ikusi eta azaroaren 14a baino lehen eskaera egin ahal izango duzu. Axular Lizeoa bilketa-gune gisa adieraziz, saskia ikastolan jaso ahal izango duzu. Gogoratu saski bakoitzaren balioaren % 25 euskararen aldeko mugimenduari emango zaiola.
Anima zaitez, merezi du-eta!