Eskola-jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna

Eskola-jazarpenaren aurkako nazioarteko eguna

Maiatzaren 2an, Eskola Jazarpenaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da, mundu mailan haur eta gazteen eskola-jazarpenaren eta bullying-aren arriskuaz kontzientziatzeko baita egoera horietan dauden ikasle zein irakasleei laguntza emateko ere.

Axular Lizeoaren helburuetako bat ikasle guztien garapen pertsonal egokia eta ongizatea da. Hori dela eta, urte osoan zehar KiVa programaren bidez egindako lanketak aurrera eramaten ditugu.

Gaurko egunean mundu osoan milaka haur eta gazteri eragiten dien arazo baten aurrean gaudela gogoratu dugu hainbat saioren bidez. Ikasleek gaiari buruz hausnartu dute eta konpromisoak hartu dituzte. Gainera, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleek eskola-jazarpena jasan zuen neska baten testigantza jaso dute.