Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpaina.
2013an bere ibilbidea hasi zuenetik, ekimen honekin 130.000 saski baino gehiago banatu dira Nafarroa hegoaldeko produktu bikainekin. Aldi berean, bildutako diruaren % 25 inguru honetan zigortutako euskara laguntzeko erabili da.
Aurtengo Euskarari Puzka kanpainan 3 saski egongo dira salgai:
- Saski Beltza- 60€: Olioa, piperrak, zainzuriak, orburuak, kardua, potxak, borraja, teilak, mahats zukua, ardo beltza, ilarrak, patxaran mantekatuak
- Saski berdea- 65€- ekologikoa: Piperrak, olioa, zainzuriak, orburuak, txitxirioak, pasta, tomatea, teilak, txokopipitak, sagar zukua, ozpina, ardo beltza erdi-ondua
- Saski gorria- 75€: Ardo beltza (18 hil barrikan), ardo txuria, olioa, piperrak, zainzuriak, turroia, mantekadak, polboroiak, ardi-gazta. txokolatezko molineritoak, patxarana
Esteka honetan , saskiko produktuak ikusi eta azaroaren 13a baino lehen eskaera egin ahal izango duzu. Axular Lizeoa bilketa-gune gisa adieraziz, saskia ikastolan jaso ahal izango duzu. Gogoratu Saskien balioaren %25 Nafarroa hegoalde eta erdialdeko euskalgintzara bideratuko dela.
Anima zaitez, merezi du-eta!