Gabonetako oporrak abenduaren 20an, ostirala, eguerdian hasiko dira. Eskolak berriro urtarrilaren 7an, asteartea, izango dira.
Azken egunean guztientzat txistorra izango da. Haur eta Lehen Hezkuntzako neska-mutilak baserritar- edo artzaiez jantzita etortzea komenigarria da. Ez da jangela-zerbitzurik izango eta 12:30etako autobusak arratsaldeko ibilbidea egingo du.
Abenduaren 22an belaunaldien arteko boluntariotza programako Batxiler 1eko ikasleek eta Gero Axular Dantza Taldeak Zorroagako elizan nagusientzako gabonetako jaialdia antolatzen dutela gogorarazi nahi dizuegu. Bertara ikastolako aitona-amona guztiak eta beren familiak eta Matia eta Zorroagako egoiliarrak gonbidatuta daude. Horren ondoren, Olentzero eta Mari Domingi Aieten zehar desfilatu eta Munttora joango dira. Bertan txikienek gutunak eman eta beraiekin dantza egin eta kantatu ahal izango dute.
Abenduaren 23an Olentzeroren desfilea Antiguon izango da. Pío Barojatik arratsaldeko 7etan irtenda. 24an, aldiz, Gero Axular Dantza Taldeak Donostiako hirigunean izango den Olentzeroren ongietorrian ere parte hartuko du.
Hiru aukera onak dudarik gabe umeek ikastolan ikasitako kantuak praktikatu eta Olentzero eta Mari Domingiri beren gutunak eta txupeteak emateko.