Hemen da berriz Nafar hegoaldeko uzta Euskarari Puzka kanpaina.
2013an bere ibilbidea hasi zuenetik, ekimen honekin 130.000 saski baino gehiago banatu dira Nafarroa hegoaldeko produktu bikainekin. Aldi berean, bildutako diruaren % 25 inguru honetan zigortutako euskara laguntzeko erabili da.
Jaio zenetik 10 urte bete direnean, aurten “10 urte bete-bete” saski bakarra eskainiko da, 9 produkturekin eta 50 eurotan.
Esteka honetan , saskiko produktuak ikusi eta azaroaren 9a baino lehen eskaera egin ahal izango duzu. Axular Lizeoa bilketa-gune gisa adieraziz, saskia ikastolan jaso ahal izango duzu. Gogoratu saski bakoitzaren balioaren % 25 euskararen aldeko mugimenduari emango zaiola.
Anima zaitez, merezi du-eta!