Ikasgela Birtuala berritu dugu

Irudian ikasgela birtuala

Gure ikasgela birtualaren diseinu berri eta interfazearen hobekuntzarekin amaitu dugu Axular.eus atariaren diseinua aldatzean abiatu genuen prozesua. Azken asteotan prozesu hori gure portfolio elektronikora eta sare sozialetara hedatzen joan gara.

Itxura erakargarriagoaz gain, orain gure web-ingurunea gailu guztietara hobeto egokitzen da, nabigazio-esperientzia optimizatuz.

Bestalde, gogora ezazu Ikasgela Birtualean lanean errazago aritzeko aplikazioa zure smartphonean instala dezakezula. Hona hemen deskargatzeko helbideak:

Berrikuntza hauek guztiak gure hezkuntza-komunitate osoarentzat probetxugarriak izango direlakoan gaude.