Ikasturte berriaren hasiera

Ikasturte berriaren irudia

Ikasturte berria irailaren 8an hasiko da ikastola osoan. Haur Hezkuntzako ordutegia soilik goizekoa izango da (8:55-12:25) irailaren 8tik 12ra. Irailaren 15etik aurrera eskolak goiz eta arratsaldez izango dira. Beste etapetan, LH, DBH eta Batxilergoan alegia, irailaren 8tik aurrera ordutegi osoa izango da.

Garraio eta jangela zerbitzuak lehenengo egunetik ere martxan izango dira (ikusi zerbitzuen menua). Haur Hezkuntzako umeentzat irailaren 8tik 12ra jangela-zerbitzua nahi izanez gero, idazkaritzan jakinarazi beharko da irailaren 1 edo 2an.

3 urtekoentzat oharra: Irailaren 4an, osteguna, arratsaldeko 6etan, aurkezpen bilera egingo da guraso eta haurrekin batera. Bertan, andereñoak ikastola eta ikasgela erakutsiko ditu, haurren egokitzapena errazteko asmoz.

Ikasturte berri ona izan!