Gaur, urtarrilak 30, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Eskola Eguna ospatzen da mundu osoan, eskoletan bake-kultura sustatzea helburu duena.
Tolerantzia, elkartasuna, giza eskubideekiko errespetua eta indarkeria eza dira gure ikastolaren hezkuntzaren funtsezko baloreak. Axular Lizeoan giza eskubideen errespetua eta gizabidezko kultur sendoa indartzea dugu helburu eta horregatik ospakizun honekin bat egiten dugu.