Joan den ostegunean, urtarrilaren 30ean, Indarkeria Ezaren eta Bakearen Nazioarteko Eguna ospatu zen mundu osoan, eta Axular Lizeoak bat egin zuen egun horrekin, Giza Eskubideekiko errespetua eta gure ikasleei herritar baketsu eta besteekiko errespetuzko gisa garatzeko aukera emango dien kultura bultzatzen jarraitzeko beharra indartuaz.
Hori dela eta, hainbat jarduera burutu genituen ikastolan. DBHko eta Lehen Hezkuntzako ikasleek egun horren garrantzia eta zergatia landu zituzten ikasgelan, eta manifestua sinatu zuten, baita tolerantziaren, elkartasunaren, giza eskubideekiko errespetuaren, indarkeriarik ezaren eta bakearen garrantzia aldarrikatzeko konpromisoak ere hartu zituztelarik. Bakearen aldeko manifestua sortu eta sinatu zuten, gainera.
Axular Lizeoa, haurren eskubideekin egunez-egun hartzen duen konpromisoari esker, hezkuntza komunitate osoa inplikatuz, duela bi urte Haurren Eskubideetan oinarritutako Hezkuntzaren Erreferentziazko Zentro gisa aitortu zuen UNICEF-ek , eta ikasturte honetan aitorpen hori berritzeko eta aintzatespen maila handitzeko lanean ari gara buru-belarri.
Esteka honetan aitorpen honen informazioa aurkituko duzu.
Joango gara gai honen inguruan gehiago kontatzen!
Haria ez dadila eten!