Kilometroak 2016ren aldeko zozketa

Argazkian boleto batzuk

Dakizuenez, aurten "Kilometroak 2016" jaia Bergarako Aranzadi ikastolari suertatu zaio antolatzea eta ikastola honek errifa baten zozketan aktiboki parte hartzea proposatu digu.

Interesgarria iruditu zaigu gure laguntza eskaintzea eta, horregatik, errifa bat igorriko dizuegu erosiko duzuelakoan, ikastolako familia bakoitzari 5 eurogatik. Saria 60.000 eurokoa da.

Beraz, maiatzaren 13rako, ostiralerako, txartelaren dirua edo erosi gabeko txartela, ikastolara itzultzea eskatzen dizuegu.

Mila esker zuen laguntzagatik.

Idazkaritza