Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna

Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna

Gaur Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Axular Lizeoaren aztarna ekologikoaren inguruko hausnarketa egin genuen iaz eta aurtengo kurtsoan haratago joan gara ikasgeletan energia aurreztearekin lotutako dinamika desberdinak eginez “Energia, bizitzaren motorra” lelopean. Helburua, gure ikasleen kontzientzia astintzea da. Zu zeu ere animatu zaitez, keinu bakoitzak bere garrantzia du eta! 

Hemen ikus dezakezu Axular Lizeoaren aztarna ekologikoaren inguruko egindako erreportaia.