Axular lizeoko Eskola Agenda 21eko ingurumen batzordeak datorren asteartean izango den aldaketa klimatikoaren inguruko hitzaldiaren berri eman nahi dizue:
- Gaia: Klima-aldaketaren inguruko ohiko gaizki-ulertuak
- Hizlaria: Francisco Heras (ingurumen biologoa)
- Hizkuntza: Gaztelania
- Eguna: Urriaren 25a, asteartea
- Ordua: 19:00
- Lekua: San Telmo Museoa (Zuloaga plaza, 1)
- Antolatzaileak: Donostiako Udala, Cristina Enea Fundazioa eta San Telmo Museoa
Klima-aldaketari lotuta badaude mundu zientifikotik egindako balorazioekin eta datuekin bat ez datozen, eta oso zabalduak dauden, usteak. Hitzaldian zehar, klima-aldaketaren ulermen eta balorazio egokia zailtzen dituzten zenbait gaizki-ulertu aztertuko dira, klima-aldaketa baita XXI. mendeko giza-ongizatearen mehatxuetako bat.