Kros & Marmitako Eguna

Marmitako

Aurten, Axular Ikastolaren 50. urteurrena ospatzen ari garenez, hainbat ekintza antolatzen ari gara guztiok parte har dezagun. Horren harira guraso batzuok, Ikastolako laguntzarekin, egun berezi bat antolatu dugu: KROS & MARMITAKO EGUNA.

Bi ekintza desberdin izango dira irailaren 14an, larunbata, jai-giroan ospatuko ditugunak, goizeko 9.30etik 13.30era.

Krosa auzoan zehar gauzatuko da eta ibilbide erraza eta herritarra izango da, adin guztientzat irekia.

Bestetik, Marmitako lehiaketarako Ikastolak beharrezkoa den guztia jarriko du: sua, ontziak, hegaluzea, patatak… Parte-hartzaileen lan bakarra prestatzea izango da saria lortzearren. Taldeka izango da eta taldeak 2ren eta 4 pertsonaren artean eratuko dira. Adi egon, 15 talde izango baitira, gehienez!

Marmitako egina dagoenean dastatzeko aukera izango dugu trago freskagarri batzuekin batera, musika entzuten dugun bitartean. Laburbilduz, irailaren 14a, jai-giroko eguna: Krosa, Marmitako lehiaketa, dastatzeko aukera, sari-banaketa, parte-hartzaileen artean sari-zozketa eta musika!

Anima zaitezte!

Marmitako lehiaketarako izen-ematea: idazkaritzan (taldearen izena, parte-hartzaileen izenak, telefono zenbakiak eta emailak)

Kroserako izen-ematea: aurrerago zehaztuko da.

Ostiralean ekainak 14, 16.45etik 18.00etara informazioa emateko mahai bat jarriko da Aterpean. Izena emateko aukera izango duzue.