Kudeaketa Aurreratuko 25. Europar Astea

Mikel eta Uxue hitzaldian

Euskalitek, Kalitaterako Euskal Iraskundeak, Euskalduna Jauregian antolatutako Kudeaketa Aurreratuaren 25. Europar Astearen barruan, DBH 4. mailako ikasleak diren Uxue Auzmendik eta Mikel Aretxabaletak ikastolako zuzendaritza ordezkatu eta “Hezkuntzaren garapenari lagunduz” izenburuko hitzaldia ehun bat hezkuntza-profesionalen aurrean aurkeztu dute.

Egun batez, Uxue eta Mikel, hurrenez hurren, zuzendaria eta ikasketa-burua izan dira. Bertaratutakoek txalotu eta zoriondu dituzte beren karguak bikain betetzeagatik.

Eskerrik asko eta zorionak bikote!