Matia Fundazioa eta Axular Lizeoaren arteko lankidetzarako hitzarmena

Ezkerretik hasita, Juan Ezeiza, Maider Azurmendi, Aitor Uriondo eta Ainhoa Arrillaga

Maider Azurmendik, Matia Fundazioko lankidetzako arduradunak, eta Aitor Uriondok, Axular Lizeoko zuzendariak, gaur goizean bi erakundeen arteko lankidetzarako hitzarmena sinatu dute. Horrela, 1997. urteaz geroztik aurrera eramaten ditugun boluntariotza- eta baloreetako formazio-jardueretarako eremua zehazten da. Lankidetza horri esker, azken 22 urteotan Batxilergoko 500 ikasle baino gehiagok batez beste 35na ordu dedikatu dizkiote belaunaldien arteko boluntariotzari eta Matia Fundazioak ikastolako Guraso Eskolan edo Overclock Axular Taldearen proiektuetan lagundu izan du, besteak beste.

Sinatzeko unean Ainhoa Arrillaga, Matia Fundazioko boluntariotza sarea den MatiaZaleak-eko arduraduna, eta Juan Ezeiza, Axular Lizeoko irakaslea eta belaunaldien arteko boluntariotza-programaren koordinatzailea.