Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzutik jaso dugun MintzaOn ekimena partekatu nahi dugu zuekin.
MintzaOn euskaraz ahoz aritzeko eta hizkuntza lantzeko jarduera da, doakoa eta online modalitatean egitekoa. Eskola-orduz kanpo egiten da, etxetik, astean behin 45 minutuz eta 5-7 laguneko talde txikietan, dinamizatzaile baten laguntzarekin.
Jardueraren helburuetako bat da haur eta gazteek euskaraz aritzeko aukera desberdin eta erraza izatea, beste parte-hartzaile batzuk ezagutzea eta euskararen erabilera sustatzea, baita ingurune digitalean ere.
Nori zuzenduta dago?
- MintzaOn: LH 3-4 eta LH 5-6.
- MintzaOn+: DBH 1-2.
Parte hartzeko euskaraz hitz egin jakin behar da. Plazak mugatuak dira eta zozketa bidez esleituko dira; Donostian erroldatutakoek lehentasuna izango dute.
Taldeak urriaren bigarren eta hirugarren astean hasiko dira eta maiatzera arte luzatuko dira.
Izen ematea HEMEN egin daiteke eta azken eguna irailaren 21a da.
Informazio gehiago E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko..