Ohiko Batzar Deialdia

Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24. artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2014ko otsailaren 18an egingo da, arratsaldeko 7:00etan lehen deialdian, eta, hala balegokio, 7:30etan bigarren deialdian, erakundeak Donostia hiriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan. Hona hemen

GAI‑ZERRENDA
  • Azken Batzarreko aktaren irakurketa eta horrela badagokio, onarpena.
  • 2013ko Oroitidazkia, Balantze-Egoera eta Galera‑Irabazien Kontuen aurkezpena, onestea eta, hala badagokio, emaitzen aplikazioa.
  • Presidente eta Idazkaria ahalmendu Erregistroan tramiteak egin ditzaten.
  • Galdera-erantzunak.

Donostian, 2014ko otsailaren 5ean.

Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Artezkaritza Kontseiluko Presidentea.

Mikel Eguren Etxabeguren Jauna

 

Oharra: Onesteko aurkezten diren dokumentuak aztertzeko eskubidea dute bazkideak, Kooperatibaren egoitzan.

Dokumentu honen bidez beste partaide batek ordez zaitzake