Artelatz IV marrazki- eta argazki-lehiaketa

Ingurumen Batzordeak aurtengo argazki eta marrazkien lehiaketan parte hartzera animatzen zaitu!

Aurtengo ikasturteko gaia den KONTSUMO JASANGARRIA oinarritzat hartuta, IV. argazki eta marrazki lehiaketa egitea proposatzen dugu. Lehiaketa honen bidez,  gehiegizko kontsumoak eragindako kalteak adierazi daitezke edo kontsumo mota ezberdinen inguruko argazkiak ere aurkeztu daitezke (ura, hondakinak, teknologiak, erosketak eta energiarekin lotuta).
Lehiaketan bi kategoria bereizten dira:

1.-  LH batetik (marrazki lehiaketa)
• Marrazkiak DIN A4 aurkeztu behar dira.
• Marrazkiaren atzealdean ikaslearen izena, ikastetxea eta maila agertu beharko dira.

2.- DBH-Batxilergoa-Goi maila bestetik (argazki lehiaketa)
• Formato digitalean. Koloreetan edo txuri-beltzean. izan daitezke. Aurtengoa eta ikaslea berak ateratako izan behar du.
• Artxiboaren izenean ikaslearen izena eta maila jarriko dira.

Argazki eta marrazki irabazleen egileen ikastaldeak izango dira sarituak.

Lanak gelako tutoreari emango zaizkio martxoaren 21a baino lehen.

Informazio-inprimakia