Gure Kooperatibaren Baltzuaren estatutuen 24 artikuluan ezarritakoaren arabera, Artezkaritza Kontseiluak Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Ohiko Batzar Nagusira dei egiten du. Batzarra 2019ko otsailaren 26an egingo da, arratsaldeko 7:00etan lehen deialdian, eta, hala balegokio, 7:30ean bigarren deialdian, erakundeak Donostia hiriko Arostegi kalean, 10zk.an dituen lokaletan. Hona hemen:
GAI‑ZERRENDA
- Azken Batzarraren aktaren irakurketa.
- 2018ko Oroitidazkia, Balantze Egoera eta Galera Irabazien Kontuen aurkezpena, onestea eta emaitzen aplikazioa hala badagokio.
- Kooperatibaren Artezkaritza Kontseilu zati baten berriztapena eta, horrela badagokio, onarpena.
- Presidente eta Idazkaria ahaldundu Erregistroan tramiteak egin ditzaten.
- Galdera-erantzunak.
Donostian, 2019ko otsailaren 13an.
Axular Lizeoa, Koop. Elk.aren Artezkaritza Kontseiluko Presidentea
Mikel Eguren Etxabeguren Jauna
Oharra: Onesteko aurkezten diren dokumentuak aztertzeko eskubidea dute bazkideek Kooperatibaren egoitzan.