Oporretan gaude

2011-12 ikasturtea amaitu eta udako oporrak hasi dira. Horregatik, ohar batzuk eman nahi ditugu:

  • Irakasleak ekainaren 29ra arte izango dira ikastolan.
  • Idazkaritza uztailaren 20ra arte irekita izango da goizeko 9:00etatik 13:00ak arte.
  • Ekainaren 26an Ikasgela Birtuala itxiko dugu mantenu lanak egiteko. Egun berean, posta elektronikoa Ikasgela Birtualetik deskonektatuko dugu. Os epe motzean izango da. Hala ere, postara ohiko helbidetik sartu ahal izango da, hau da, http://mail.axular.net helbidetik, Ikasgela Birtualarekin sinkronizatuta ez egon arren.
  • Uztailaren erdialdean ikasturte berriko zehaztapenak (liburuak, egutegia, tutoreak, garraioa, eskolaz kanpokoak...) bilduko dituen zirkularra posta arruntaz iritsiko zaie ikastolako familia guztiei. Uztailean zehar ere gure webgunea eguneratzen joango gara.

Oporrak ondo pasa!