Overclock Axular Taldeak Euskadiko First Lego League txapelketan parte hartuko du aurten ere, martxoaren 4ean Deustuko Unibertsitateko Donostiako Ingeniaritza Fakultatean ospatuko den ekitaldian.
“Superpowered: Energia eta bere zikloa” izenburuarekin, aurtengo erronkan, partaideek energia eta bere zikloa landuko dute: sortzea, banatzea, biltegiratzea, kontsumoa eta energia-iturri berriak, besteak beste. Batxilergoko 1.mailako 9 ikaslek osatutako Overclock Axular taldeak eguzki-energia eta energia elektrikoa batzen dituen sistema hibridoa aurkeztuko dute.
Bertan ere, Lehen Hezkuntzako 4. mailako bi taldek beren lanak aurkeztuko dituzte First Lego League Explore kategorian. Talde bakoitzak sortutako energia-hiria eta ikasitako guztia aurkeztuko dute.
First Lego League, ikaskuntza esperientzia dibertigarrien eta erronka tematiko errealen bidez, gazteen artean zientziarekiko eta teknologiarekiko interesa pizten duen nazioarteko hezkuntza programa da.
Gonbidatuta zaudete denok. Doaineko sarrera 10:00etatik aurrera.