Udan harrera-familia: eta gu zergatik ez?

Argazkian bi esku

Asociación CHERNOBIL elkarteak kutsatutako eremutik atera behar duten ehun haur inguru ezagutu zituen joan den abuztuan Ukrainan eta, orain, haientzako harrera familia bila dabil Euskal Herrian. Haurrak ez daude gaixorik, baina bai oso ahul. Landa inguruetan bizi dira eta aurrera ateratzeko baliabide gutxi dute beraien familiek. Ezta are gutxiago, NBEk eskatzen duen bezala, seme-alabak urtean 40 egunez eremu kutsatutik ateratzeko.

Haur hauek ez dute zaintza berezirik behar. Gure elikadura eta bizimodua eramatearekin, osasuna hobetzen dute.

Informazio gehiago jaso nahi baduzue, telefonoz deitu. Deiak ez dakar inolako konpromisorik.

Asociación CHERNOBIL elkartea: 670.419.078

http://asociacionchernobilelkartea.blogspot.com.es/