Web zerbitzu batzuk mantenu lanengatik itxiko dira

Azaroaren 9an, larunbata, ikastolako web-zerbitzu batzuk etengo dira goizeko 9etatik eguerdira arte zerbitzarietan burutuko ditugun mantenu- eta hobekuntza-lanengatik.

Konkretuki, zerbitzu hauek izango dira:

Ikasgela Birtuala

Portfolio elektronikoa

Kudeaketa akademikoko webgunea

 

Ikastolako beste gune batzuekin ere gauza bera gertatuko da, hala nola Overclock Axular eta Elkartu webguneekin, baina mantenu zereginek ez dute www.axular.net atarian eraginik izango.

Aldez aurretik barkamena eskatzen dizuegu gerta litezkeen oztopoengatik.

 

Axular Lizeoko IKT taldea