Ane Álvarezek Cristina Enea Ingurumen Ipuin Lehiaketa irabazi du

DBH 3ko ikaslea den Ane Álvarez Alustizak Cristina Enea IV Ingurumen Ipuin Lehiaketa irabazi du Gaztelera kategorian. Aurtengo gaia "txirrinda" zen.

Ekainaren 11n sari-banaketa izan zen Cristina Enea Fundazioan bertan. Axular Lizeoko ikasle ohia den Amaia Garmendiak antzespen-lan polita egin zuen marrazkilari batek ipuinak ilustratzen zituen bitartean.

ZORIONAK, Ane!!!