Axular A taldea xakeko txapeldun ordea

LHko 4. mailako ikasleak diren Gorka Insausti, Markel Artola, Xabier Abad, Ander Martínez, Iker Mendoza eta Haritz Matallanak osatutako Axular A taldeak 2. postua lortu du xakeko benjaminen Donostialdeako txapelketan. Mutikoek arrakasta handia lortu dute 32 talderen artean beren taldea bigarrena izan baita.

Zorionak txapeldunok!

Dokumentu honetan sailkapen osoa ikus dezakezu

Axular Lizeoko eskolaz kanpoko xakeaz informazio gehiagorako klikatu hemen.