Axular berriro ere El Mundo-k aukeratutako 100 onenen artean

100 ikastetxe

Aurten berriro ere Axular Lizeoa El Mundo egunkariak prestatzen duen estatuko 100 ikastetxe pribatu eta kontzertatu onenen artean dago.

Zerrenda horretan gure ikastola 34. postuan azaltzen da. Egunkariaren arabera, gure autonomi erkidegoaren 4. postuan eta Gipuzkoako lehenengoan gaude. Pasa den urtearekin konparatuta, puntu bat gehiago daukagu eta hiru postu gorago gaude rankingean.

Esteka honetan zehaztasun guztiak aurkituko dituzu.

Gure hezkuntza-komunitate osoarentzat albiste oso ona da, zalantzarik gabe.