Axular Euskaliten Jardunbide Egokien XIV. Topaketan

Euskaliten logoak

Axular Lizeoa Euskaliten Kudeaketa Aurreratuaren Klubaren XIV. Jardunbide Egokien Topaketan finalista gisa gonbidatua izan da. Bertan, gure ikastolako arduradunek Sargoi Sare Sozial Hezitzailearen inguruan egindako ibilbidea aurkeztuko dute. Kalitate agiria duten eta aukeratuak izan diren Euskal Herriko beste bost erakunderekin batera Zamudioko parke teknologikoan parte hartuko dugu martxoaren 7an.

Epaileek sei jardunbide horien artean bi aukeratuko dituzte CEX sarietan ordezkari gisa. Publikoaren saria ere emango da.

2005. eta 2007. urteetan sari garrantzitsu hau eskuratu genuen, ea oraingoan ere lortzen dugun.

Ikastolan berrikuntzaren alde lanean jarraitzen dugu.