Axular Lizeoa Kosmodisean saritua

Kosmodisea Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berrikuntzako eta Jakintzaren Gizarteko Departamentuaren ekimena da.

Unibertsitatetik kanpo dauden beste hezkuntza mailetara zuzendua dago: Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Heziketa Zikloak arte orientatzen den proiektua.

Bere helburua zera da, kultura ekintzailearekin eta digitalaralekin bat datozen konpetentziak sustatzea talde lanaren bitartez eta Informazio eta Komunikazioaren Teknologiak erabiliz.

Aurtengoan ere Axular Lizeoko LH 3. eta DBH 2. mailako ikasleek parte hartu dute.

Aurreko urteotan bezala, gure Lehen Hezkuntzako ikasleak sarituak izan dira bigarren postua lortu ondoren.  Beraien talde lana eta ekintzaletasunari esker berriro ere maila bikaina agertu dute.

Zorionak parte hartu duten denei!