DBus marrazki-lehiaketan sarituak

Argazkian irabazle eta finalistak

DBUSeko etorkizuneko autobusa marrazki-lehiaketan gure ikasle batzuk finalistak izan dira, baita bi kategorietan irabazi ere!

Lehen kategorian saria Lehen Hezkuntzako 3. mailako Ane Alberdik irabazi zuen, baina finalisten artean Mateo Sotomayor, Nahia Malaxetxeberria, Ane Linacisoro, Eider Gabellanes eta Izaro Burgera Axularreko ikasleak zeuden.

Bigarren kategorian saria Lehen Hezkuntzako 5. mailako Haizea Mugicak irabazi zuen. Finalisten artean, Manex Lunbreras, Mei Anza eta Iraia Beain ikasleak zeuden.

Sarien artean gela guztiarekin planetarioa ikusteko eta errusiar mendian ibiltzeko Eureka! museorako sarrera bana irabazi dituzte. Gainera, Gipuzkoako Parke Zientifiko eta Teknologikoan gidaririk gabeko ibilgailuan ibilbide bat egiteko esperientzia bizitzeko aukera izango dute.

Zorionak, Ane eta Haizea!