Komunikazio digitalari Diario Vasco sariak

Ekitaldiaren une bat

Atzo banatu ziren Diario Vasco komunikazio digitalaren sariak. Sei kategoria daude: enpresa industriala, zerbitzuetako enpresak, merkataritza, elkarteak/fundazioak, erakunde publikoak eta hezkuntza. Kategoria bakoitzean hiru finalista zeuden.

Ekitaldira, finalistak guztiez gain, administrazio publiko eta kazetaritza-munduko ordezkariak hurbildu ziren.

Axular Lizeoaren komunikazio digitaleko proiektua hezkuntza kategoriako finalista izan da, Kristau Eskola eta Lacunzarekin batera. Saria Euskal Autonomi Erkidegoko 131 ikastetxe biltzen dituen Kristau Eskolarentzat izan da.

Hemendik Kristau Eskola zoriondu nahi dugu, baita kategoria guztietako irabazle eta finalistei ere. Zorionak!