Bigarren Hezkuntzako ikasle talde batek osatzen duen Overclock Axular Taldeak ekintzailetzari saria lortu du Estatuko First Lego League txapelketan. Overclock FLL Spain txapelketarako sailkatu zen Euskadiko finala irabazi ondoren.
Taldea First Lego League Euskadiko 2009ko lehen edizioaz geroztik parte hartzen ari da. Hamaika urte hauetan Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek gidatutako taldeak 20 sari ditu, 8 aldiz sailkatu da Espainiako First Lego League finalerako eta 3 aldiz Open European Championship izeneko Europako finalerako.
Zorionak ongi merezitako azken sari honengatik!
Overclock Axular Taldearen bloga hemen ikus dezakezu.