Enrique Estefanía, Becas Europa programan saritua

Argazkian Enrique Estefanía

Batxiler 2ko ikaslea den Enrique Estefanía, Francisco de Vitoria Unibertsitate eta Banco de Santanderren Becas Europa izeneko programan saritua izan da. Becas Europa-k estatu osoko batxilergoko 50 ikasleren bikaintasuna aintzesten du.

Sariari esker, uda honetan Santiago de Compostela, Alcalá de Henares, Paris, Londres, Oxford, Heidelberg, Bolonia eta Innsbruck-era bidaiatuko da.

Aukeraketa-prozesua duela urtebete hasi zen 800 ikasle hautatzeko test batekin. Horren ondoren, Gasteiz, Madril eta Santanderren egindako hainbat azterketa eta elkarrizketaren bidez, martxoan 50 ikasle sarituak aukeratu dira.

Lorpen ikaragarria hasi baino egin ez duen ikasle bikain honen ibilbidean.

Zorionak, Enrique!

Becas Europa programaz gehiago jakiteko, sakatu hemen