Pasa den urteko azaroan Hondakinen Prebentziorako Europako XIII. Astea ospatu zen eta 136 ekintza mobilizatu zituen Euskal Autonomia Erkidego osoan. Horietako lau aukeratu dira ekintza onenaren saria jasotzeko, Enpresa, Herri Administrazio, Elkarte/GKE eta Hezkuntza Zentroaren kategorietan.
Axular Lizeoak, Hondakinen Prebentziorako Europako XIII. Sarirako «Hezkuntza Zentroa» kategorian aukeratu da; izan ere, “espaloi jasangarria” ekintzan plastikozko botilak birziklatuz eraikitako espaloia, tapoi birziklatuz egindako altzariak (aulkiak eta paperontziak) eta horien inguruko jarduera pedagogiko, dibulgazioko eta hainbat proiektu antolatu baititu ikastolak.
Beste hautagaiak UVESCO enpresa, Reciclanet elkartea eta Arabako Foru Aldundia izango dira.
Zorte on hautagai guztiei!
- Gure espaloi jasangarriaz gehiago jakiteko sakatu hemen.