Ikasketa bidairako zozketan zenbaki saritua

Axular Lizeoko Batxiler 2ko ikasleok ikasbidaiarako dirua lortzeko zozketa bat antolatu genuen. Irabazleak Samsung Galaxy Tab 3a izango du saritzat.

ONCEko 2013ko azaroaren 28ko zozketan ateratako zenbakiaren azkeneko hiru zifretan oinarritu gara irabazlea aukeratzeko. ONCEko azkeneko hiru zifrak hartu eta milakoan dagoen digitua bakoitia edo bikoitia den begiratuz, gure zenbakiko milakoa 0, 1 edo 2 den jakin dugu. ONCEn saritua 58514 suertatu da. Milakoa 8 denez, gure zenbakiko milakoa 0 izango da. Beraz, hauxe da zenbaki irabazlea:

0514

Sarituak gurekin harremanetan jarri beharko du abenduaren 31 baino lehen posta elektroniko honen bitartez: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Zorionak sarituari eta eskerrik asko zuen laguntzagatik parte hartu duzuen guztioi!

Batxiler 2ko ikasleak