DBH 4. mailako ikaslea den Iraia Beainek Booktuber txapelketan epamahaiaren sari nagusia lortu du Alberto Landrónek idatzitako “Arotzaren eskuak” liburuaren booktubea aurkeztuz.
Epaimahaiaren ustez “Bideo arina, azkarra, freskoa eta erraz harrapatzen zaituena. Liburu aukeraketa ona egiteaz gain, hau azaldu eta gomendatzerako orduan, liburua irakurtzeko gogoa jartzen dizuten horietakoa. Eta azken finean, horixe da booktuberraren nahia! Iraiak kamera aurrean erakusten duen gogo eta indarragatik lortzen du hori eta hain zuzen, horrek bilakatu du irabazle. Bide horretatik jarraituz gero, primerako euskal booktuberra izango da!”
Zorionak, Iraia!