Koldo Mitxelena Literatur Lehiaketan ikastolako hiru ikasle saritu dituzte eta beste lauk aipamenak jaso dituzte.
Sarituak Lehen Hezkuntzako Martin Arzelus, olerkien kategorian, eta Bigarren Hezkuntzako Julen Abal eta Olivia Pérez de Blas, mikroipuinen kategorian, izan dira.
Horiez gain, Lehen Hezkuntzako Naiara Millánen olerkiak eta Bigarren Hezkuntzako Amaia Gilen bertsoek eta Gorka Pelaz eta Uxue Auzmendiren mikroipuinek aipamenak jaso dituzte.
Sari-banaketa Donostiako biltzar-aretoan izan zen maiatzaren 4an.
Zorionak guztioi!