Lehen sari absolutua Overclock Axular Taldearentzat

Overclock Axular Taldea

Overclock Axular Taldeak lehen sari absolutua eta robotaren saria lortu ditu Donostian ospatu den First Lego League txapelketan.

Sari honi esker, Overclock Axular Tenerifen izango den Estatuko finalerako sailkatu da. Sari berria 2009. urteaz geroztik Josetxo Sánchez eta Pili Merino irakasleek zuzendutako taldeak jaso duen bilduma handira elkartzen da.

Zorionak, txapeldunok!

Overclock Axular Taldeaz gehiago jakiteko, bisita ezazu bere bloga