Lehen saria Overclock Axular taldearentzat

Lehen saria Overclock Axular taldearentzat

Overclock Axular Taldeak Euskadiko First Lego League txapelketan lehen sari absolutua lortu du. Emaitza bikain honek gure taldeari datorren apirilaren 11an Burgosen ospatuko den Espainiako finalerako sarbide zuzena ematen dio gure Batxi1eko ikasleei.

“Unearthed" izan da asteburu honetan ospatu den First Lego League-ren 17. edizioko gaia. Parte-hartzaileek robot motordunak eta proiektu berritzaileak aurkeztu dituzte. FLLk erronka berri eta zirraragarri bat eskaini die guztiei, horien guztien sormena sustatzeko STEAM arloen bidez.

Overclock Axularrek zientzia, teknologia eta robotikako lehiaketa honen euskal finalean parte hartu du 2009an Euskadin lehen aldiz antolatu zenetik. 17 urte hauetan, taldeak 30 sari baino gehiago eskuratu ditu lehiaketa autonomikoetan, estatukoetan eta nazioartekoetan.

María Arraztio, Haizea Villaverde, Martxel Del Campo, Iker Lopetegi, Ander Artola, Eneko Huércanos eta Alex Urbieta ikasleek osatutako taldea Maitane Iraola irakasleak gidatu du eta Aimar Luis ikasle ohia izan du entrenatzaile. Gainera, erretiroa hartu berri duen Josetxo Sanchez irakaslearen laguntza eta esperientzia izan dute.

Azpimarratzekoa da, halaber, Lehen Hezkuntzako 4. mailako ikasleen bi taldek parte hartu dutela FLL Explor kategorian. Oso esku-hartze ona egin zuten, beren proiektua eta orain arte ikasitako guztia aurkeztuz, haurrak ere metodo zientifikoan has daitezkeela eta talde-lanaren balioak landu ditzaketela erakutsiz.

Zorionak guztioi!

Ondorengo esteketan ikus ditzakezu asteburu honetanInnobasqueeta Diario Vasco egunkarian argitaratutako artikuluak.